Eüskarazko iganiogüne berri bat Xiberoan

Artikulua euskaraz irakurgai da

Aurten, uztailaren 11tik agorrilaren 5eala, inganiogüne berri bat zabaltüko da Idauze-Mendin. 3 eta 11 urte arteko haurrer batzarria eginen zaie, osoki eüskaraz. Izena emaiten ahal da Euskal Elkargoaren webgünean, arramaiatzaren 11tik atzina.

2022-06-10 (e)an argitaratua

Orrialde honetan

Eüskal Alkargoak, Euskaraz josta baliabidea sortü dü, eüskararen erabilpenaren garatzeko inganiogüneetan. Egünko egünean, hainbat egitürek eüskarazko batzarri bat proposatzen düe, hala nola Eüskal Elkargoak joanarazten dütüan 9 inganiogünetarik 4etan : Ortzaize, Arrosa, Donibane-Garazi eta Irisarrin. Üda hontan, eskeintza hau azkartüko da, sortüko den Idauze Mendiko inganiogüne berriari esker. 

40 haurren errezebitzeko doitürik date eta eüskarazko arialdiak proposatüko dütü 3 eta 11 urte arteko Xiberoko haurrer. Astelehenetik ostiraleala zabalik date, 07 :30tarik 18 :30tara, üztailaren 11tik agorrilaren 5eala. BAFAdün diren 5 animazale eüskaldunek düe talde pedagogikoa osatüko. Arialdi esbardinak proposatüko dütüe, ateraldi eta trükatzeak ere beste lürraldeetako inganiogüneekin.

Renée Carrique, Idauze-Mendiko aüzapeza eta Eüskal Elkargoako lehendakariordea, bozten da : « gure gazteria eüskarazko eskeintza osoaz baliatüko da, Xiberoko eskoletan proposatzen den eüskarazko eskeintzaren osagarritasunean ».

Praktikoa

Izenaren emaiteko : https://www.communaute-paysbasque.fr/vivre-ici/enfance-et-jeunesse/le-mercredi-et-les-vacances/accueils-de-loisirs-de-soule

Permanentziak antolatürik dira arramaiatzaren 11an, neskenegünarekin eta ekainaren 15ean, asteazkenarekin, Maule eta Atarratzeko France Services etxeetan, 09 :00tarik 12 :30tara.

Euskaraz Josta : argitarzünak

Labelizatze baliabide honi esker, inganiogüne pübliko edo pribatüak lagüntzen dira eüskarazko batzarri baten antolatzen eta egitüratzen. Eüskal Elkargoak  4 modelo proposatzen dütü, batzarri elebidünetik osoki eüskaraz doan zerbütxü bat arte eskeiniz.

Actualités ArtikuluakActualitats

Agenda Agenda Agenda